Jaiak berdintasunean bizitzeko beharraz kontzientziatzeko helburuagaz abiatutako kanpainaren barruan, \'Jai parekideen alde\' leloagaz 1.000 pin inguru banatuko ditu Udalak sanprudentzioetan
Jaiak berdintasunean bizitzeko beharraz kontzientziatzeko helburuagaz abiatutako kanpainaren barruan, \'Jai parekideen alde\' leloagaz 1.000 pin inguru banatuko ditu Udalak sanprudentzioetan.
Horrezaz gainera, kanpaina horren irudia eta lema batu du jai egitarau guztietan, \"defendatzera, partekatzera eta errespetatzera\" deitzen duten mezuekin batera. \"Bakoitzak jaiak gura duenean, gura duen moduan eta gura duenagaz bizitzea beharrezkoa dela barneratu gura dugu gizartean. Eta emakume batek ezetz dioenean ezetz dela barneratzea\", dio Argi Abad Berdintasuneko zinegotziak. Gizon eta emakumeek familia lanak partekatzeko beharra ere nabarmendu gura du kanpainak, \"eta batere abusurik ez onartzeko beharra\". Edozein ahozko eraso zein sexu eraso salatzera deituko dute kanpainagaz. Honako telefonora deitu daiteke:900 840 111.