Martxoko udalbatzarrean ez zuten bozketa egin, gaia Ongizate Batzordean jorratu dadin aurretik
Martxoko udalbatzarrean ez zuten bozketa egin, gaia Ongizate Batzordean jorratu dadin aurretik
Gaur izango dute Ongizate Batzordeko mahai gainean martxoko udalbatzarraren gai-ordenean jasota zegoen arren bozkatu barik utzi zuten udalaren gastuaren murrizketari buruzko proposamena: Espainiako Gobernuak iaz agindutako udalen defizitaren murriztapenerako, joan zen urteko ereduagaz jarraitzea proposatu du Talde Independienteko udal gobernuak.
Udaleko lanpostuen zerrendan bete barik dauden lanpostuei diru-kopururik ez esleitzea da udal gobernuak iaz udaleko langileen batzordeagaz adostu zuena; beste udal batzuetan legez, %5eko murrizketa langileen soldatan aplikatu barik, udalaren bost lanpostu bete barik uztea da udal gobernuaren asmoa.