Kaleko animaliei jaten ematea debekatzen duen udal araudia gogoratuz

Anboto 2011ko api. 5a, 15:58
Bizilagunek kaleko katuei, txoriei edo bestelako animaliei janari hondarrak emateak arratoiak erakartzen dituela, eta hori egitea debekatzen duen udal arautegia gogora ekarri du
Bizilagunek kaleko katuei, txoriei edo bestelako animaliei janari hondarrak emateak arratoiak erakartzen dituela, eta hori egitea debekatzen duen udal arautegia gogora ekarri du. Bizilagunek kaleko katuei, txoriei edo bestelako animaliei janari hondarrak emateak arratoiak erakarri eta zikinkeria sortzen dituela, eta hori egitea debekatzen duen udal arautegia dagoela Abadiñon gogora ekarri du herrian zabalduriko bando batean Jose Luis Navarro alkateak. Kaleak garbi mantentzeko eta gizalegezkoak ez diren jokabideak saihesteko udal araudiak halako jokaerak dituztenentzako zigorrak aurreikusten dituela gogorarazi du oharrean Navarrok. Hainbat auzotarrek bizilagunen gisa horretako jokaerak salatu dituztela azaldu du alkateak. \"Badakigu askok eta askok animaliak maite dituztela, gure errespetu osoa merezi duten izaki bizidunak direlako. Baina bizilagunek katuekiko eta abandonatutako beste animaliekiko duten maitasun horrek zikinkeria arazoak eragin ditzake kaleetan\", azpimarratu du alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!