Arduradunen berbetan, \"abadiñar gehienek zerbitzua eskurago\" izatea lortuko dute horrela
Arduradunen berbetan, \"abadiñar gehienek zerbitzua eskurago\" izatea lortuko dute horrela.
Gaur egun Zelaieta auzoan daukan bulegoa Traña-Matienako San Prudentzio kaleko lokal batera lekualdatzeko asmoa daukala baieztatu du Correos taldeak. Arduradunen berbetan, oinezkoendako zein autoentzako irisgarritasun handiagoko 235 metro karratuko lokalaren egokitze proiektua burutzen dihardute.
Correosen Bizkaiko arduradunek azaldu dutenaren arabera, \"orain arteko zerbitzuak mantentzea\" dute helburu lokal aldaketagaz, baina \"abadiñar gehienentzat eskurago\" eskaintzea.
Talde Independienteko Jose Luis Navarro alkateak, bere taldearen jarrera Zelaietako bulegoa mantentzearen aldekoa izan dela beti azpimarratu du, eta, izatekotan, begi onez ikusten duela Traña-Matienan beste bat zabaltzea.
Bulego berria erabilgarri noiz egongo den oraingoz ezin dezaketela aurreratu diote.