'Guraso gehienen eskariaren kontra' joatea egotzi dio Navarrok EAJri

Anboto 2011ko mar. 31a, 10:26

Traña-Matienako kiroldegi berriaren obrak gelditzeko eskatuz Abadiñoko guraso gehienen eskaria den egitasmoaren kontrako jarrera bultzatzea egotzi dio Jose Luis Navarro alkateak EAJri

Traña-Matienako kiroldegi berriaren obrak gelditzeko eskatuz Abadiñoko guraso gehienen eskaria den egitasmoaren kontrako jarrera bultzatzea egotzi dio Jose Luis Navarro alkateak EAJri. Erabilera anitzeko eraikinari dagokionean, udal gobernuak legea bete duela azpimarratu du Abadiñoko Independienteak taldeko alkateak: \"diruzaintzari eta kredituari dagozkien mugimendu guztiak udaleko kontu-hartzailearen oniritziagaz\" egiten dituztela ere nabarmendu du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!