Traña-Matienako kiroldegi berriaren obrak geldiaraztea eskatu dute

Anboto 2011ko mar. 30a, 09:30

Atzoko udalbatzarrean, galdera eta eskarien tartean egin zuten Traña-Matienan eraikitzen diharduten erabilera anitzeko kiroldegiaren obrak gelditzeko eskaria EAJ eta Ezker Abertzaleak.

Atzoko udalbatzarrean, galdera eta eskarien tartean egin zuten Traña-Matienan eraikitzen diharduten erabilera anitzeko kiroldegiaren obrak gelditzeko eskaria EAJ eta Ezker Abertzaleak. Obren finantzabideari loturiko argumentuak mahai-gaineratu zituzten obren geldiarazpena eskatzeko, oposizioko zinegotziek. Iazko uztailean \"kanposantuko hilobien eta klaustroaren berriztapenerako\" diru-atala handitu eta gero, kreditu transferentzia bidez 166.321 euro Traña-Matienan kiroldegia eraikitzeko proiektura bideratzea erabaki zuela udal gobernuak 2010eko abenduko Alkatetza Dekretu bategaz, azaldu zuten oposizioko alderdiek: horrek Aurrekontua gauzatzeko udal araudiak zehazten dituen mugak hausten dituela uste dute EAJk eta Ezker Abertzaleak. Oposizioaren eskari eta argumentuen gaineko txostena osatu, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora igortzea dagokio orain, udaleko idazkariari. Erakunde horren ebazpena oposizioko alderdiek aurkezten dituzten eskarien aldekoa bada, udalbatzarraren eskumena izango da obrak gelditzea erabakitzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!