Maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten zerrendaren aurkezpena egin zuen atzo Abadiñoko Independienteak taldeko Antonio Serrano eta Argi bad zinegotziek eta Jose Luis Navarro alkateak.
Maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten zerrendaren aurkezpena egin zuen atzo Abadiñoko Independienteak taldeko Antonio Serrano eta Argi Abad zinegotziek eta Jose Luis Navarro alkateak.
Aipatutako hiruek betetzen dituzte Abadiñoko Independienteak taldeak hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaren lehenengo postuak. Egun zinegotzi diren Marisa Vazquez eta Monica Quintas ez dira berriro aurkeztuko. Atzoko aurkezpenean nabarmendu zutenez, hautagaien zerrendaren %80 izen berriekin osatu dute.
Hauteskundeetan alkategai aurkeztuko den Navarroren berbetan, \"sentsibilitate, lanbide, adin eta jatorri ezberdinerako auzokideek osatzen dute zerrenda: kudeaketa eta talde sozialen eremuan esperientzia handia, eta euren herriagatiko kezka daukaten gazteak batu ditugu taldera\".
[img]http://www.anboto.org/images/9000/9077/1.jpg[/img]
Hautagai gazteenak 25 urte dauzka, eta aurkezpenean azpimarratu dutenez, 35 eta 40 urte artekoa da zerrendako kideen bataz besteko adina.