Herriko ondare linguistikoa berreskuratu eta zabaltzeko asmoz burututako mapa toponimikoa eta liburua osatzeko laguntza eskaini duten berrehundik gora abadiñarrei esker ona adierazteko ekitaldia antolatu du martxoaren 26rako Udalak. Luntxa eta hildakoen omenezko meza antolatu dituzte, besteak beste.

Abadiñoko toponimiaren inguruko lanean lagundu duten 150 berriemaile eta kolaboratzaileei deialdia egin die udalak, martxoaren 26ko ekitaldian parte har dezaten. Udal probalekuan da hitzordua; talde osoaren argazkia egin, eta luntxa izango dute ondoren.
Datozen hilabeteetan kaleratuko dituzten mapa toponimikoa eta liburu bat dira berrehundik gora kolaboratzaileren laguntzan oinarrituta prestatu dutena; herritar talde batek orain hamalau urte abiatu zuen lana da ahotan darabilguna, auzolanean gauzaturikoa.
Toponimiaren inguruko ikerketa honetan kolaboratu duten berrogeita hamahiru herritar hil dira mapa eta liburua amaituta ikusi aurretik, eta guztien omenezko meza ere burutuko dute martxoaren 26an, 11:30ean, San Trokaz elizan. \"Ilusioz eskaini dute euren ezagutza eta jakintza, eta garrantzitsua izan da hori ikerketarako\", azpimarratu du Argi Abad udaleko euskara zinegotziak.