Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako neska-mutil abadiñarrei zuzenduriko saioak dira Udalak antolaturikook. Maiatzeko eta ekaineko zapatuetan burutuko dituzte saioak, eta Berbaro Euskara Elkarteak gidatuko ditu saioak.
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako neska-mutil abadiñarrei zuzenduriko saioak dira Udalak antolaturikook. Maiatzeko eta ekaineko zapatuetan burutuko dituzte saioak, eta Berbaro Euskara Elkarteak gidatuko ditu.
Udaletik jakinarazi dutenez, \"neska-mutilek euskararen ezagutza sendotu eta ikastetxetik kanpo erabiltzeko motibazioa izan dezaten, jokoan oinarritutako metodologia erabiliko dute\", saiootan. Helburuak, eskola-umeen hizkuntza-gaitasuna eta euskaraz jarduteko motibazioa lantzea du egitasmoak.
Abadiñotik kanpo ikasten duten maila horretako neska-mutilen gurasoek ere euren seme-alabak saioetan matrikulatzeko aukera izango dute martxoaren 29 arte: udaleko Euskara Zerbitzuan eman ahalko dute izena. Herrian bertan ikasten dutenek aldiz, euren ikastetxeetan eman ahalko dute izena.