San Trokaz jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

Anboto 2011ko mar. 15a, 12:38

Maiatzaren 12tik 22ra ospatuko diren San Trokaz jaiak iragartzeko kartel- lehiaketa deitu du Udalak. Herritarrek hautatuko dute kartela eta egileak 600 euroko saria jasoko du. José Luis Navarro alkateak nabarmendu du 350 euroko 2. saria ere emango diotela saritua izan ez den tokiko autore onenari.

Maiatzaren 12tik 22ra ospatuko diren San Trokaz jaiak iragartzeko kartel- lehiaketa deitu du Udalak. Herritarrek hautatuko dute kartela eta egileak 600 euroko saria jasoko du. José Luis Navarro alkateak nabarmendu du 350 euroko 2. saria ere emango diotela saritua izan ez den tokiko autore onenari. Lehiaketan aurkeztuko diren kartel guztiek \"Abadiño San Trokazak 2011\" izenburua eraman beharko dute, eta DIN A-3 formatuan aurkeztu beharko dira, euskarri zurrunean. Obrak apirilak 8 baino lehen eraman beharko dira Udal Mediatekara edo Errota Kultur Etxera.

Botoa emateko aukera

Epaimahaiak obra onenak hautatuko ditu apirilaren 11n, eta lan horiek ikusgai egongo dira apirilaren 12tik 20ra, Udal Mediatekan, publikoak botoa emateko eta irabazlea hautatzeko; horretarako, Udal Mediatekan bertan hautestontzia jarriko da. Bestetik, epaimahaiak erabakiko du nori emango zaion tokiko saria. Maiatzaren 12an, sari banaketa egingo dute San Trokaz plazan, eta Talde Batuak dantza taldeak parte hartuko du ekitaldian. Lehiaketan aurkeztutako obrak ikusgai egongo dira, maiatzaren 13tik 20ra, Txanporta Kultur Etxean. Alkateak herritarrak animatu ditu txapelketan parte hartu edo irabazlea hautatzeko botoa ematera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!