Bidaiatu TAN TAN TAN ekimenerako kontalari bila

Anboto 2011ko ots. 23a, 16:38

Aurten ere egingo dute bidaien inguruko zikloa. Herritarren esperientziak behar dira horretarako, eta barikua baino lehen izena emateko eskatu dute.

Aurten ere egingo dute bidaien inguruko zikloa. Herritarren esperientziak behar dira horretarako, eta barikua baino lehen izena emateko eskatu dute. ZazpieTAN, egueneTAN, TxanporTAN. Horixe da izenaren arrazoia. Eguenero, Txanporta kultur etxean 19:00etan egingo dituzte berbaldiak bidaien inguruan. Iazkoa izan zen lehen edizioa eta aurten ere jende bila dabiltza antolatzaileak. Barikuan eman behar da izena, Udal mediatekan edota Errota kultur etxean. \"Beste lurralde eta kultura batzuk ezagutu eta norberaren opor garaiak antolatzerako orduan aukera ezberdinak ezagutzea posible izatea nahi dugu\" diote antolatzaileek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!