Talde Independientearen hauteskunde programarako ekarpenak jasotzeko hiru ekimen

Anboto 2011ko ots. 21a, 10:59

Zure hauteskunde programa sortu kanpaina martxan ipini duela iragartzeko agerraldia burutu du Talde Independienteko Jose Luis Navarro alkateak.

Zure hauteskunde programa sortu kanpaina martxan ipini duela iragartzeko agerraldia burutu du Talde Independienteko Jose Luis Navarro alkateak. Maiatzeko hauteskundeetarako programa prestatzeko, herritarren ekarpenak batzeko zenbait aukera zabalduko dituztela aurreratu du. Abadiñoko hiru herrigunetan, herri batzarrak deitu ditu Talde Independienteak martxorako: aztertu ondoren euren hauteskunde programan jasotzeko asmoz, euren ekarpenak egitera gonbidatu dituzte herritarrak. Martxoaren 2an Errota kultur etxean, 9an Txanportan, eta 16an Muntsaratzen egingo dituzte batzarrok, guztiak 19:00etan hasita. Eurena Herritarrek euren proposamenak egin ditzaten, bestalde, helbide elektroniko bat ere ipiniko dutela aurreratu du Navarrok: aindependienteak@gmail.com. Bestetik, Traña-Matienako Erezena kaleko euren lokalean postontzi bat ere ipiniko du Talde Independienteak. Taldeak hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda berrizteko burutu duten esfortzua ere nabarmendu du Jose Luis Navarrok. Aurreko hauteskundeetara aurkeztu zuten zerrendagaz alderatuta, izen berri asko aurkeztuko dituztela azpimarratu du: 20 eta 30 urte arteko Traña-Matiena, Zelaieta eta Muntsaratzeko gazteak erakarri dituztela Talde Independientera. Azken legegintzaldira aurkeztutako zerrendatik, hiruk errepikatuko dutela azaldu du Navarrok: bera izango da alkategai berriro, eta Antonio Serrano eta Argi Abad zinegotziak ere aurkeztuko dira maiatzeko hauteskundeetara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!