Abadiñoko Udalak informazio diptiko bat hedatuko du aste honetan, izenen edo abizenen grafia euskarara aldatu nahi dutenek eman beharreko jarraibideekin.
Udalak diptiko bat zabalduko du, prozedura ezagutzera emateko.
Abadiñoko Udalak informazio diptiko bat hedatuko du aste honetan, izenen edo abizenen grafia euskarara aldatu nahi dutenek eman beharreko jarraibideekin. Kanpainaren helburua, \"biztanleei beren izen osoaren grafia ofizialki aldatu eta Euskaltzaindiak onartutako terminoetara egokitzeko zein prozedura jarraitu behar duten ezagutzera ematea da\", Argi Abad euskara zinegotziak azaldu duenez.
Helburu horretarako, erregistro zibilera edo auzitegira joan beharko da, eta NAN fotokopia eta familia-liburua aurkeztu beharko dira, baita erroldatze ziurtagiria eta jaiotza-agiriaren ziurtagiria ere.
Interesa duenak Euskaltzaindiaren internet orrian( www.euskaltzaindia.net) kontsulta dezake bere izenak edo abizenak euskaraz nola idazten diren. Grafia aldatzeko prozedurari buruzko edozein zalantza Abadiñoko Udalaren Euskara zerbitzuan argitu ahal izango da, 946215535 telefonoan edota euskera@abadiano.org posta elektronikoaren bidez.