Torturaren aurkako ekimena egin dute

Anboto 2011ko ots. 15a, 10:30

Domekan \"euskal herritarren aurkako errepresio estrategia\" salatu zuten.

Domekan \"euskal herritarren aurkako errepresio estrategia\" salatu zuten. Ekintzaileen arabera, \"azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiagok torturaren infernua bizi izan dute\". \"Euskal Herritarren aurkako errepresio estrategian, tortura sistematikoki\" erabili dutela salatu dute. Adibide legez ipini dute 2010. urtea; \"Ertzainek, Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek, lau egunetik behin herritar bat torturatu dute\". Atxiloketak gertatzen direnean, \"inkomunikazio aldian ia beti basakeria hau gertatzen da\", diote. \"Epaitegietan ia beti ukatzen bada ere, ukaezina den errealitate izugarria da\", uste dutenez. \"Denon esku\" dagoela-eta, herritarrei egoera salatzeko deia egin diete ekintzaileek, \"berriro gerta ez dadin\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!