2011rako herri programa aurkeztu du Ezker Abertzaleak

Anboto 2011ko ots. 14a, 11:00

\'Zure hitza, gure ahotsa\' lemapean batu ziren zapatuan ehundik gora abadiñar Zelaietako Txanporta kultur etxean. Ezker Abertzaleko zinegotzi izandakoak, gaur egun zinegotzi direnak eta beste hainbat herritar batu ziren ekitaldian.

\'Zure hitza, gure ahotsa\' lemapean batu ziren zapatuan ehundik gora abadiñar Zelaietako Txanporta kultur etxean. Ezker Abertzaleko zinegotzi izandakoak, gaur egun zinegotzi direnak eta beste hainbat herritar batu ziren ekitaldian. \"Ezker Abertzalearen legalizaziorako bidean herri guztietan lan egitea beharrezkoa\" dela azpimarratu zuten agerraldian. Defendatzen duten udal-kudeaketaren berri ere eman zuen Abadiñoko Ezker Abertzaleak asteburuko ekimenean: herritarren parte hartzea sustatzeko bideak bilatzeko beharra nabarmendu zuten. \"Zorionez asko gara Abadiñon herri hobe bat egiteko grina daukagunak, eta arlokako lantaldetan dihardugu 2011ko udal hauteskundeetako herri programa prestatzen eta datozen urteetako erronkak finkatzen\", aurreratu zuten bozeroaleek. Etorkizuneko erronka horiek zehazten laguntzeko, \"herritarrei gugana hurbiltzeko bitartekoak jarriko ditugu abian\", azaldu zuten: abadino2011@gmail helbide elektronikoan jaso gura dituzte herritarren ekarpenak. Zapatuko ekitaldian, bestalde, deialdi bi luzatu zituzten; batetik, \"ezker abertzalearen legeztapena eskatzeko otsailaren 19an Bilbon egingo den nazio manifestaldian parte hartzera\" gonbidatu zituzten herritarrak, eta legegintzaldi honetan Ezker Abertzaleko zinegotzi izan direnek lau urteotako udaleko lanaren balorazioa egiteko otsailaren 26rako antolatu duten hitzaldira gerturatzera deitu zituzten herritarrak, bestetik. [img]http://www.anboto.org/images/8800/8853/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!