Traña-Matienan kiroldegia eraikitzeko proiektua

Anboto 2011ko ots. 7a, 12:43

Jose Luis Navarro alkateak proiektuaren aurkezpenean nabarmendu duenez, \"urteetan herritarren eta eskolako gurasoen eskaria izandakoa burutzea\" du egitasmoak helburu: kirola egiteko estalitako gune bat eraikitzea.Aste honetan hautatuko du udalak lanak burutuko dituen enpresa, eta alkatearen berbetan, \"auzoko jaietarako, udaberrirako amaituta edukitzea\" aurreikusten du gobernu taldeak.

Jose Luis Navarro alkateak proiektuaren aurkezpenean nabarmendu duenez, \"urteetan herritarren eta eskolako gurasoen eskaria izandakoa burutzea\" du egitasmoak helburu: kirola egiteko estalitako gune bat eraikitzea. Aste honetan hautatuko du udalak lanak burutuko dituen enpresa, eta alkatearen berbetan, \"auzoko jaietarako, udaberrirako amaituta edukitzea\" aurreikusten du gobernu taldeak. Orain aparkaleku legez erabiltzen duten harezko futbol zelaian eraikiko dute kiroldegia; hainbat kiroletan jardun ahal izateko pista, ikusleentzako eserlekuak eta aldagelak eraikitzea jasotzen du proiektuak. Lanak burutzeko enkargua hartzen duen enpresak, 24 asteko epea izango du obra amaitzeko (524.890 euroko aurrekontua du proiektuak). Aurkezpenean alkateak eskuartean eduki duen aurre-proiektuan ageri denez, egurrezkoa izango da eraikinaren egitura. Gune berean, lanen bigarren fase batean, aire zabaleko instalazioak atontzeko asmoa agertu du Navarro alkateak; frontoiaren horman rokodromoa, skate-pista, eta beste hainbat kiroletan jarduteko zelaiak eraiki gura dituzte etorkizunean. Epe luzeragoko gobernuaren asmoa, Navarrok prentsaurrekoan azaldu duenez, Astola auzoko igerilekuaren inguruan beste kiroldegi bat eraikitzea litzateke. Azpiegitura berriokin, kirola egiteko inguruko herrietako kiroldegietara joaten diren abadiñarrei herrian jarduteko aukera eskaintzea bilatzen dutela nabarmendu du Talde Independienteko alkateak. Herrian \"kirol talde berriak sortzen joatea ere aberasgarria litzateke\", adierazi du Navarrok, \"azpiegiturak eskura izanda, pentsatzekoa da herrian kirol talde gehiago eratzen joatea\". [img]http://www.anboto.org/images/8800/8820/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!