Postu eta ganadu onenak saritu dituzte

Anboto 2011ko ots. 3a, 15:04

Urtero legez, azokako postu eta ganadu onenak saritu zituzten: Maria Teresa Monasteriok sari bi irabazi zituen: feriako behi talderik eta herriko behirik onenarena.

Urtero legez, azokako postu eta ganadu onenak saritu dituzte San Blasetan; 12:30ean izan da ekitaldia eta irabazleek Jose Luis Navarro Abadiñoko alkatearen eskutik jaso dituzte 300 euroko sariak. Maria Teresa Monasteriok sari bi irabazi ditu: feriako behi talderik eta herriko behirik onenarena. Herriko bigantxarik eta zekorrik onenaren sariak Jacinto Iturriagaetxebarriak eta Aitor Bilbaok irabazi dituzte. Fruituen postuetan Jose Etxebarria gatikarrarena azpimarratu du epaimahiak eta nekazal produktuen arloan Adela Andietxera urduliztarrarena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!