Produktu eta abereen azokak milaka herritar erakarriko ditu gaur Zelaieta ingurura. Egun osoko egitaraua izango dute gaur festazaleek aukeran.
Produktu eta abereen azokak milaka herritar erakarriko ditu gaur Zelaieta ingurura. Egun osoko egitaraua izango dute gaur festazaleek aukeran.
Urteroko hitzordu garrantzitsua da San Blas eguna, tradiziozkoa. Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetakoa da, eta milaka eta milaka lagun batzen ditu urtez urte. Gaur ere seguru Zelaietako kaleak jendez betetzen direla. Goizetik, baserritarrek euren produktu eta animaliak erakutsiko dituzte, eta eguerdian bertsolariek abestuko dute eszenatokitik.
Arratsaldean eta gauean idi-probek hartuko dute indarra. Azoka legez, Euskal Herriko esanguratsuenetakoa da berau ere.
GAURKO EGITARAUA:
XIX. ABELBURU ERAKUSKETA. Ganadua, baserri-tresneria, burdineria, ortuariak, fruituak, gazta, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landareak.
09:00etan, Kalejira herriko txistularien.
10:30ean, Umeentzako tailerrak Txanporta kultur etxeko arkupean.
11:00etan, Meza nagusia San Trokaz elizan.
12:00etan, Bertsolariak Ferialeku plazan: Gogaikarri bertso eskolakoak, Xabier Amuriza, Garikoitz Sarriugarte eta Eñaut Uruburu.
12:30ean, Herri-kirolak probalekuan; ondoren nekazaritza sarien banaketa.
16:30ean, Erromeria Ferialeku plazan: Lotxo taldea
17:00etan, Idi-probak.
22:00etan, Idi-probak.