Sinatze ekitaldia Gerediagako baselizan egingo dute, 08:30ean, eta 09:00etan, familia argazkia atera ondoren, ibilbideari ekingo diote.
Hamabi Harri auzo elkarteak Abadiñoko auzoak zeharkatuko dituen Auzorik auzo ibilaldia antolatuko du gaur.
Sinatze ekitaldia Gerediagako baselizan egingo dute, 08:30ean, eta 09:00etan, familia argazkia atera ondoren, ibilbideari ekingo diote. Traña, Gaztelua, Muntsaratz, Irazola, Sagasta eta Mendiola zeharkatu eta gero Zelaietako kultur etxean elkartuko dira eguerdiko 13:00ak aldera. Bertan luntxa eta erromeria egongo dira. Ibilaldi amaieran hainbat sari banatuko dituztela azaldu dute Hamabi Harri elkarteko kideek.
Aurtengo edizioko nobedade moduan, ibilbidean zehar aurkituko dituzten lekuetako hainbat toponimo eskuorrian jaso dituzte. Abadiñoko toponimiaren inguruan kaleratuko duten lana aintzat hartu dute, leku izenak ezagutzera emateko. Guztira, 76 dira zerrendan bildu dituzten lekuen izenak.