Astelehenetik martitzenerako gauean, Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen Muntsaratz auzoan 11 autotan egindako lapurretekin lotura duelakoan.
Astelehenetik martitzenerako gauean, Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen Muntsaratz auzoan 11 autotan egindako lapurretekin lotura duelakoan.
Muntsarazko hainbat bizilagun martitzen goizean autora lapurretan egitera sartu zitzaizkiela konturatu ziren; ondoren, lapurtutakoa errekuperatu dute. Autora lapurretan sartu zaizkion auzokide batek azaldu duenez, \"sartu diren auto guztiek 10 urtetik gora dauzkate\". Berari ostutakoa baino autoari egindakoa larriagoa dela gaineratu du abadiñar horrek. Bere autoa Muntsarazko dorre ondoko parkinean zeukan, baina etxebizitza inguruetan ere lapurtu ei dute, \"portaleko bost bizilagunen autoetan ere ostu dute\". Auzokideak arduratuta daudela diote azken aldian gertatutakoekin: \"Beste auzo batzuetan ere ibili dira lapurrak\".