Abadiñoko Udalak 13.977,92 euroko diru-laguntzak eman ditu 2009-2010 ikasturtean euskara ikasteagatik, Argi Abad Udaleko Hezkuntza eta Euskara batzordeburuak adierazi duenez.
Abadiñoko Udalak 13.977,92 euroko diru-laguntzak eman ditu 2009-2010 ikasturtean euskara ikasteagatik, Argi Abad Udaleko Hezkuntza eta Euskara batzordeburuak adierazi duenez.
Guztira, 52 herritarrek jaso dituzte laguntzak, euskarazko ikastaroetara joan eta deialdiko baldintzak bete dituztenak guztiak. Diru-laguntzak jaso ahal izateko, Abadiñon bizi direla, euskaltegi edo barnetegi batean ikasi dutela eta gutxienez ere %80ko asistentzia izan dutela egiaztatu behar izan dute.
Iaz, 44 laguni eman zizkien udalak laguntza horiek, guztira 8.665,72 euro, hizkuntza-normalkuntza lortzeko eratutako ekimenen barruan.