Keinu hizkuntzaren oinarriak eskainiko dituen ikastaroa seihileotarako

Anboto 2011ko urt. 21a, 10:00

Interesa duena keinu hizkuntzaren oinarrietara gerturatzea helburu duen ikastaroa eskainiko du seihileko honetan udalak.

Interesa duena keinu hizkuntzaren oinarrietara gerturatzea helburu duen ikastaroa eskainiko du seihileko honetan udalak. Marisa Vázquez zinegotziak dioenez, \"gorren egoera hobeto ulertu eta parte-hartzaileak eurekin komunikatzeko gai izan daitezen\" lortzea da antolatzaileen helburua. \"Biztanleek euren denbora librean jarduera aberasgarriak burutzea eta entzumen urritasuna duten pertsonen integrazioa bultzatzea\" ere zehaztu dituzte ekimenaren jomuga nagusitzat. Otsailaren 8an hasi eta maiatzaren 19a artekoa izango da ikastaroa. Aipatutakoaz gainera, besteak beste, sukaldaritza, automakillajea, bitxigintza eta masajegintzari buruzko ikastaroetan ere eman daiteke izena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!