Jose Luis Navarro alkateak izen-ematea epe barruan egitea \"oso garrantzitsua\" dela azaldu du. Udalak ez du eskaerarik onartuko urtarrilaren 26tik aurrera.
Jose Luis Navarro alkateak izen-ematea epe barruan egitea \"oso garrantzitsua\" dela azaldu du. Udalak ez du eskaerarik onartuko urtarrilaren 26tik aurrera.
José Luis Navarro Abadiñoko alkateak nabarmendu du \"oso garrantzitsua\" dela San Blas azokan animaliekin parte hartu gura duten abeltzainek izena epe barruan eman dezatela, datorren urtarrilaren 26a baino lehen.
Alkateak azaldu du Abadiñoko San Blas abere-azoka Euskadiko garrantzitsuenetako bat dela, eta \"ondo antolatu\" beharra dagoela, txapelketak \"maila ezin hobea izaten jarraitzeko\". \"Azoka-antolatzaileek antolamendu eta ordena jakina eramateko eskatu digute, eta, horregatik, data ostean izena ematen duten abeltzainek ezingo dute parte hartu\" azaldu du.
Izen-ematea formalizatzeko, eta ganadua otsailaren 3ko txapelketan saldu ahal izateko, interesa duenak Lorra Elkartera deitu beharko du, 944555063 telefono zenbakira.