Bere horretan mantenduko dituzte tasak, hirugarren urtez jarraian

Anboto 2011ko urt. 5a, 09:13

Udalaren ekimenaren helburua \"krisia jasaten ari diren familiei zerga presiorik ez egitea\" da.

Udalaren ekimenaren helburua \"krisia jasaten ari diren familiei zerga presiorik ez egitea\" da. Abadiñoko Udalak 2011. urtean tasak eta zergak bere horretan utziko ditu, hirugarren urtez, \"hiritarrei zerga presio gehiago ez egiteko krisi ekonomikoko sasoi honetan\". Gobernu taldeak proposatutako ekimena udalbatzak onartu berri du. José Luis Navarro alkateak azaldu du udalaren helburua \"familiek bizi duten egoera ez larriagotzea\" dela, \"ahal den neurrian\". \"Badakigu bizilagun askok arazoak dituztela hilabete amaierara iristeko, eta, horregatik, herri arduradunak garen aldetik, ahal den guztia egin behar dugu etxe horietako egoera arintzeko\", esan du Navarrok. Alkateak nabarmendu du udalak neurri asko hartu dituela krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko. Ildo beretik, gogoratu du udal kudeaketan lehentasuna eman dietela langabeziari aurre egiteko eta gizarte laguntzetarako politikei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!