Tren zerbitzua berriro ere martxan Berriz eta Durango artean

Anboto 2011ko urt. 5a, 09:45

Kamioi batek Abadiñoko katenarian sortutako kalteak eragin zuen atzo EuskoTrenek zerbitzua etetea. 20:55ean berrazarri zuten zerbitzua.

Kamioi batek Abadiñoko katenarian sortutako kalteak eragin zuen atzo EuskoTrenek zerbitzua etetea. Berriz eta Durango artean EuskoTrenek tren zerbitzua eten zuen 12:30ean Abadiñoko trenbide-pasagunean, 32,520 kilometroan kamioi batek katenarian eragindako matxuraren ondorioz. ETSk zuzendutako katenariaren konponketa eginda, 20:55ean tren zerbitzua martxan jarri zuten berriro ere. EuskoTrenek autobus zerbitzua ipini zuen Bilbotik Durangora arteko geltokietako erabiltzaileentzako Gipuzkoako noranzkoan eta baita Gipuzkoatik, Berriztik eta Traña-Matienatik zetozenentzako ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!