Institutuko DBH 4ko ikasleek parte hartuko dute tailerretan. Laugarren urtez antolatzen ditu tratu onen aldeko tailerrak Abadiñoko Udalak.
Institutuko DBH 4ko ikasleek parte hartuko dute tailerretan. Laugarren urtez antolatzen ditu tratu onen aldeko tailerrak Abadiñoko Udalak.
\"Gazteria eta tratu onak\" izeneko tailerrean 15 eta 16 urteko hogeita hamar abadiñar inguruk parte hartuko dute hile honetan. Abadiñoko Berdintasun Sailetik azaldu dutenez, tailerron helburua \"sexu-indarkeriaren kontrako jarrera aktiboa izatea\" da. Azken urteotan gure eskualdeko udalen berdintasun sailetatik ikasleei bideratutako tailer hauek ugaritu egin dira.
Tailerrean hainbat gairen gainean hausnartuko dute gazteek. Besteak beste, genero kontzeptua landuko dute, sexu-indarkeriaren ondorioen inguruan egingo dute berba eta arazo horri aurre egiteko har daitezkeen jokabideei buruz ere. Lau bilera egingo dituzte, guztira; bitan mutilak batuko dira, ikasgela batean, eta neskak, bestean.
Dokumentala
Programari amaiera emateko, Irungo Nagore Lafaggeren hilketari buruzko dokumentala proiektatuko da, hilaren 28an, Errota Kultur Etxean. Hiru bider proiektatuko dute dokumentala: goizean pase bi emango dituzte ikasleentzako eta arratsaldean publiko orokorrarentzako proiekzioa egongo da, 19:30ean. Sarrera irekia izango da, eta dokumentalaren ostean debatea egingo dute.