Herriko dantzen historiari buruzko erakusketa ikusgai dago Abadiñon

Anboto 2010ko abe. 30a, 14:15

Talde Batuak dantza taldeak antolatutako erakusketa ikusgai dago Udal Mediaketan, urtarrilaren 7ra arte.

Talde Batuak dantza taldeak antolatutako erakusketa ikusgai dago Udal Mediaketan, urtarrilaren 7ra arte. Abadiñoko Talde Batuak dantza taldeak antolatu du argazki erakusketa, eta bertan, dantzak herrian izandako ibilbidea ikus daiteke, herriko Udal Mediatekan. Erakusketaren azken eguna urtarrilaren 7a izango da. Erakusketaren helburua da taldeak 2010. urtean betetzen duen berrogeigarren urteurrena ospatzea; hori horrela, Luis Elorza abadiñarrak bildutako argazkiak batu dituzte, dantzarien eszenak, hain zuzen, hogeita hamargarren hamarkadatik 2005. urtera arte. Erakusketa irekita dago goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzi eta erdietara, eta amaiera emateko, joan den maiatzaren 22an Talde Batuak dantza taldearen berrogeigarren urteurrena ospatzeko irudiekin egindako argazki muntaia proiektatuko dute. Berrogeigarren urteurrena ospatzeko, taldeak alardea antolatu zuen, duela zazpi hilabete, eta 200 taldekide baino gehiagok eta dantzari ohiek parte hartu zuten. Hala, Talde Batuak dantza taldeak muntaia egin zuen, Txelu Angoitia argazkilariak ekitaldi horretan ateratako argazkiekin. Era berean, lan hori DVD batean bildu du eta 200 kopia inguru argitaratu ditu; laster egongo da salgai Udal Mediatekan, prezio sinbolikoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!