Navarro alkateak azaldu duenez, aparejadorearen kontratazioak "legea zehatz-mehatz betetzen du"

Anboto 2010ko abe. 27a, 17:41

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak gogorarazi duenez, \"langile horrek udaletxerako lan egin zuen lehenago, eszedentzia bat betetzeko\".

José Luis Navarro Abadiñoko alkateak azaldu du, gaur, Udalak aparejadore bat kontratatu duela sei hilabetez, proiektu \"zehatzak eta behin-behinekoak \" betetzeko, eta kontratu horrek \"legea zehatz-mehatz\" betetzen duela. Lehenengo zinegotziak horrela erantzun die ezker abertzalearen kritikei; izan ere, berraztertzeko errekurtsoa jarri diote langile hori kontratatzeko sinatu den dekretuari. Alkateak gogoratu du udaletxeak kontratatu duen profesionalak udalean lan egin zuela, udal aparejadorearen eszedentzia betetzeko. \"Denboraldi horretan, hainbat proiektu egin zituen, izen-abizenekin, eta orain amaitu beharra daude. Eta uste dugu proiektu horiek amaitzeko egokiena bera dela, inork ez baititu proiektu horiek hain ondo ezagutzen\", esan du Navarro alkateak. Lehenengo zinegotziak gogoratu du idazkaritzaren txosten batek ohiko lanetarako obra eta zerbitzu kontratuak ez egitea gomendatu zuela, eta \"ez dela horrelakorik egin, inolaz ere\". Nahigabetu egin dela esan du ezker abertzaleak langile horren kontratazioa kritikatu duelako, \"dekretuari jarritako errekurtsoaren erantzuna jaso aurretik, gainera\". \"Ez lukete hitz egin behar, harik eta gure aholkulariek ezker abertzaleak jarritako berraztertzeko errekurtsoari erantzuna eman arte,\" esan du. Ildo beretik, gogoratu du bere egunean Abadiñoko Talde Independenteak aurreko gobernuak egindako kontratazio bat salatu zuela, baina \"testuingurua eta zirkunstantziak\" \"erabat ezberdinak\" zirela. Era berean, azaldu du epaileak errekurtsoa atzera bota zuela, une hartan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!