Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketagaz abiatu dute datozen asteetarako antolaturiko programazioa. Musika eta antzerki emanaldiak, eta Gabonetako Haur Parkea ekarriko dituzte besteak beste, datozen egunetan Abadiñora.
Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketagaz abiatu dute datozen asteetarako antolaturiko programazioa. Musika eta antzerki emanaldiak, eta Gabonetako Haur Parkea ekarriko dituzte besteak beste, datozen egunetan Abadiñora.
Abenduaren 18an, Gabonetako kantuen emanaldia herriko kaleetan zehar, eta abenduaren 19an Errota Kultur Etxean kontzertua eskainiko du Norte a Sur folklore elkarteak. Abenduaren 22rako bestalde, Musikariak taldearen emanaldia jasotzen du egitarauak.
Umeendako antzerki emanaldi bi ere jasotzen ditu Gabonetako egitarauak: abenduaren 23an, Gorakada taldearen Jules Verneren azken abentura, eta abenduaren 28an La Gotera de Lazotea Kadizeko taldearen La gallina churra titere ikuskizuna izango dira Errota Kultur Etxean.
Abenduaren 27, 28 eta 29an, probalekuan ipiniko dute puzgarri, joko eta tailerrak biltzen dituen Gabonetako Haur Parkea ere, eta Traña-Matienatik Zelaietarainoko bidea egingo duen \"txu-txu trena\" ere izango dute txikienek aukeran.
Aipatutakoez gain, urteroko hainbat ekitaldik ere ez dutela hutsik egingo azpimarratu du udal gobernuak: Abadiñoko kaleak zeharkatuko dituzten abenduaren 24ko Olentzeroren eta urtarrilaren 5eko Erregeen desfileak ehunka neska-mutiko erakarriko dituzte. Bestalde, Durangaldeko Xake Eskola Txapelketa, edo Gabonetako futbol txapelketa ere jokatuko dituzte datorren astean. Urteari agur esateko jaia antolatuko du Muntsaratz auzo elkarteak abenduaren 31n, eta Urkiolara mendi martxa egingo du urtarrilaren 1ean Alluitz taldeak.
Jotailu sexista eta belikorik ez
Abenduaren 27tik 29ra, Berdintasun sailak Gabonetako Haur Parkearen barruan, probalekuan ipiniko duen postuan burutuko dute jostailu beliko eta sexistak ziba eta puzzleengatik aldatzeko kanpaina. Bigarren urtea da gurasoak jokoak haurren hezkuntzan duen garrantziaz kontzientziatzeko helburua duen ekimen hau antolatzend duena. \"Haurtzarotik bake eta berdintasun balioak irakatsi nahi baditugu, gure seme-alabek erabiltzen dituzten jostailuek balio horiek sustatzen dituztela bermatu egin behar dugu\", azpimarratu du Argi Abad Berdintasuneko zinegotziak.
Jostailu erabiliak jasotzeko
Caritas elkartearen kanpainaren barruan dihardute udal Astolako igerilekuko harrera mahaian, berrerabiltzeko moduan dauden jostailu erabiliak batzen. Urtarrilaren 2ra arte egongo da postua igerilekuko harrera mahaian.