Udal gobernuak euskararen ordenantza bete dezala eskatzeko

Anboto 2010ko abe. 13a, 15:39

Herriko hainbat errotulu, Udaleko Euskararen Ordenantzak zehazten duenaren kontra, \"gazteleraz bakarrik idatzita\" egotea salatu, eta euskara hutsean margotu ditu ezker abertzaleak.

Herriko hainbat errotulu, Udaleko Euskararen Ordenantzak zehazten duenaren kontra, \"gazteleraz bakarrik idatzita\" egotea salatu, eta euskara hutsean margotu ditu ezker abertzaleak. Udal gobernuak, gutxienez, Euskararen Ordenantzan jasotako artikuluetako bik diotena ez betetzea salatu gura izan dute ekintza hauxe burutuz. Bidalitako oharrean diotenez, udalaren Euskararen ordenantzaren 20. eta 23. artikuluetan zehazten diren arauak ez ditu betetzen udal gobernuak; \"herribideetako trafiko seinale eta iragarpen guztiak bi hizkuntza ofizialetan idatzita egongo dira, euskarazko testua lehenetsiko delarik\", zehazten dute Euskararen Ordenantzaren artikuluok. [img]http://www.anboto.org/images/8500/8595/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!