Gaur eta bihar, 22:30etik 06:00etara eragingo du neurriak, AP-8ko hirugarren erreiaren lanen ondorioz.
Gaur eta bihar, 22:30etik 06:00etara eragingo du neurriak, AP-8ko hirugarren erreiaren lanen ondorioz.
AP-8 autobideko hirugarren erreia egiteko lanak direla-eta (Iurreta-Gerediaga zatia), gaur, eguena (abenduak 9) eta barikuan (abenduak 10), N-634 errepidean txandaka bideratuko da trafikoa.
Seinalegileen bidez egingo dute, San Blas ostatuko biribilgunearen parean, 22:30etik 06:00etara. Gorabehera horren arrazoia biribilgune horretan errodadura-geruza jartzeko lanak dira.