Lizundia, Gorrotxategi, Elorriaga, 'El Campurriano' eta sokatira taldea sarituko dituzte

Anboto 2010ko aza. 29a, 11:42

Abenduaren 17an, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo duten ekitaldian banatuko dizkiete \"Abadiñoren izena zabaltzeko lanean nabarmendu diren bost herritarrei\" lehenengoz antolatu duten sariketako oroigarriak.

Abenduaren 17an, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo duten ekitaldian banatuko dizkiete \"Abadiñoren izena zabaltzeko lanean nabarmendu diren bost herritarrei\" lehenengoz antolatu duten sariketako oroigarriak. Jose Luis Lizundia euskaltzainak, Andeka Gorrotxategi tenoreak, Javier Elorriaga txirrindulariak, Angel Alvarez \'El Campurriano\' eskulturgileak eta Abadiño sokatira taldeak jasoko dituzte 2010eko Abadiño Sariak. \"Hainbeste urtean isilpean egindako lana\" saritu gura izan diote Lizundiari; nazioartean \"Abadiñoren izena zabaldu izana\" Andeka Gorrotxategi tenorrari eta Abadiñoko sokatira taldeari; bizi osoko lanari saria eskainiko diote Javier Elorriaga ziklista eta Abadiñoko Txirrinduri Elkarteko kideari; eta \"sari berezia\" emango diote \"\'El Campurriano\' eskulturgile autodidaktari\". Guztiek ere, \"herriagazko inplikazio handia erakutsi dutela, eta gazteentzako eredugarri diren balioak zabaldu\" dituztela azpimarratu dute prentsaurrekoan. Errota kultur etxeko ekitaldi publikoan jasoko dute udal gobernu taldeak hautatu dituen bost lagunek \"herritar guztien esker ona adierazten duen sari sinbolikoa\". Javier Fernandez kazetariak gidatuko du abenduaren 17ko sari-banaketa ekitaldia, 20:00etan hasita, eta herriko lau musikari gaztek hartuko dute bertan parte: Virginia Hernandez, Maialen Larrinaga, Yudit Yerai eta orain gutxi Izarren Distira lehiaketa irabazi duen Alejandra Navarrok kantatuko dute ekitaldian. Marisa Vazquez udaleko kultura batzordeko buruak eta Jose Luis Navarro alkateak eman dituzte sarituen izenak jakitera, eta sariketak datozen urteetan ere jarraipena izatea dutela helburua jakinarazi dute: \"aurtengo lehenengo ediziorako geuk hautatu ditugun arren sarituak, asmoa, datozen urteetan sariak zeini eman herritarrek osatutako batzorde batek erabakitzea dugu\". Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu duenez, \"ekimenaren politizazioa saihestea\" lortu gura dute horrela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!