Urkiolako Santutxuko iturriaren argazki bat, 2011ko egutegirako argazki lehiaketan irabazle

Anboto 2010ko aza. 24a, 09:33

Herritarrek 2011ko Abadiñoko Udalaren egutegiaren argazki lehiaketara aurkeztutako ehundik gora proposamenetatik, Monica Romero Matienako bizilagunaren Santutxuko iturriaren argazkiak irabazi du lehenengo saria.

Herritarrek 2011ko Abadiñoko Udalaren egutegiaren argazki lehiaketara aurkeztutako ehundik gora proposamenetatik, Monica Romero Matienako bizilagunaren Santutxuko iturriaren argazkiak irabazi du lehenengo saria. Irabazlearen argazkiak, eta epaimahai batek eta botua eman duten 500 abadiñarrek aukeratutako beste hamaika argazkik osatuko dute udalaren 2011ko egutegia. [img]http://www.anboto.org/images/8400/8497/1.jpg[/img] Hirugarren aldiz antolatu du Udalak urteko egutegia argazkiz hornitzeko lehiaketa, eta ehun argazki inguru aurkeztu dituzte eskualdeko argazkizaleek. Jose Luis Navarrok argazki irabazlearen aurkezpenean nabarmendu duenez, \"herriaren edertasun berezia islatzen\" dutenak dira aurkeztu dituzten argazki guztiak. Argazkigintzan eta irudigintzan jarduten duten profesionalek osatutako epaimahaiak aurkezturiko ehun argazkietatik 23 hautatu ostean, 23 argazki horietatik hamabi onenak eritzi dituztenak bozkatu ahal izan dituzte dituzte herritarrek. Oso pozik agertu dira lehiaketaren antolatzaileak, herritar askok eman dutelako Udalaren webgunearen bitartez euren botua. Datorren urteko hile bakoitzean bat, parte hartzaileek argazki lehiaketara bidalitako Abadiñoren argazkiak dira egutegia osatuko dutenak: iraileko orria beteko du, esaterako, irabazle hautatu duten eta 300 euroko saria jaso duen Monica Romeroren Santutxuko iturriaren argazkiak. Datozen asteetan udalaren bulego eta zentroetan doan banatuko dituzte argitaratu dituzten egutegiaren 3000 aleak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!