Jose Luis Navarro, independienteen zerrendaburu berriz ere

Anboto 2010ko aza. 17a, 12:07

\"Alkategai izango ote naizen zalantzan ipini duten zurrumurruak zabaldu dira azkenaldian herrian, eta horiek ezeztatzeko\", azaldu du Jose Luis Navarrok deitu duela prentsaurrekoa.

Udaberriko udal hauteskundeetara Talde Independienteak aurkeztuko duen zerrendan lehenengoa, alkategaia, bera dela adierazi eta azkenaldian \"herrian zabaldu diren esames eta komentarioak\" ezeztu asmoz deitu ditu Jose Luis Navarro alkateak komunikabideak. Datozen hauteskundeetarako, \"nigan ipini du taldeak konfiantza\", azaldu zuen Navarrok, eta orain lau urte herriari aurkeztu zioten programan jasotako proiektuen ia ehuneko ehuna bete dutela nabarmendu du. Legegintzaldi honetan alkatetzan egon den Talde Independienteak laster aurkeztuko duen 2011ko udal hauteskundeetarako zerrendarako, bestalde, \"gazteak erakarri\" gura dituztela azaldu du. Udal politikagintzan esperientzia duten lagunek eta \"taldeari beste ikuspegi bat eskaini diezaioketen herriko gazteek\" osatutako zerrenda prestatzen dihardutela, eta laster aurkeztuko dutela ere aurreratu du Jose Luis Navarro alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!