Iluntzean, Atxarteko horma batean blokeatuta geratu, eta laguntza eskatu behar izan zuten.
Iluntzean, Atxarteko horma batean blokeatuta geratu, eta laguntza eskatu behar izan zuten.
Bi lagunak zapatu arratsaldean ibili ziren Atxarteko harrobietan eskalatzen. Horma batean blokeatuta geratu ziren, jaitsi ezinik. Gaua heltzear zela-eta, laguntza eskatu zuten, eta Ertzaintzako erreskate taldea bertaratu zen. Bidea zabaldu eta aseguratu zuten ertzainek lehenik, eta handik atera zituztenerako, gauerdia zen dagoeneko.
Bi eskalatzaileak ondo zeuden osasun aldetik. Arropa nahikoa ere bazeramaten hotzari aurre egiteko.