Gerediagako bizilagunek txostena aurkeztu dute Aldundian (Interbiak) A8aren hirugarren erreiaren eraikuntzak eragindako kalteak konpontzeko eskatuz.
Gerediagako bizilagunek txostena aurkeztu dute Aldundian (Interbiak) A8aren hirugarren erreiaren eraikuntzak eragindako kalteak konpontzeko eskatuz.
Dokumentuan obrak hasi zirenetik bizi dutena azaltzen dute. A8a zabaltzerakoan, hondakindegia zabaldu zuten Garain. Egunean ehunka kamioik zeharkatzen du auzoa. Obrek eragindako zikina eta zarata (egunez eta gauez) jasaten dutela salatu dute. Lebarion eraikitzen dabiltzan Euskotrenen kotxe-tokien lanek ere inguruan kaltea eragiten dutela diote Hamabi Harri auzo elkarteko kideek.
Gerediagakoen eskaeretan, etxeen fatxadak garbitzea, bideko bisibilitatea hobetzea, kamioiek abiadura moteltzeko neurriak hartzea, bidegorriak bidea zeharkatzen duen lekuan semaforoa jartzea dira, besteak beste, puntuetako batzuk.
Hamabi Harrik Abadiñoko Udalaren \"utzikeria\" salatu du. \"Gure aldetik txostena osatu eta Aldundira bidali dugu udalaren laguntza barik. Aldundiaren obra denez, ez dira gure egoeraz arduratu. Udalak ez du erantzunik eman, ez obrak hasi aurretik ez orain\".