Atzo (urriak 21) 17:00etan, gertatu zen ezbeharra. Galdakaoko ospitalera eraman zuten txirrindularia.
Atzo (urriak 21) 17:00, gertatu zen ezbeharra. Galdakaoko ospitalera eraman zuten txirrindularia.
Atzo (urriak 21), 17:00etan, BI-732 errepidetik BI-634rako loturan, Abadiñoko Eroski hipermerkatuaren aurrean, autobus batek txirrindulari bat harrapatu zuen. Ertzaintzak jakinarazi zuenez txirrindularia kontziente zegoen anbulantzian sartu eta Galdakaoko ospitalera eraman zutenean. Hala ere, ezin izan zuten zehaztu kolpeak zer zauri eragin dizkion. Esan dutenez, txirrindularia 52 urteko galdakoztarra da.