Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguen goizaldean egin dituzte lanak. Errepidea itxita egon zen horretarako.
Eguazten gaueko 22:30etik eguen goizeko 06:00etara bitartean itxita egon zen N-634 errepidea Traña-Matienan, San Blas ostatuaren aurreko biribilgune berria eta Eroskiko lotunearen artean. Zubi berria eraiki zuten tarte honetan, AP-8ko lanak direla-eta.
Trafikoaren BI-3333 errepidetik desbideratu zuten ordu horietan.