Biribilgune berria eta Eroskiko lotunearen arteko tartea itxiko dute gaur gauean

Anboto 2010ko urr. 20a, 09:14

AP-8ko lanak direla eta, errepide zati hori itxita egongo da gaur 22:30etik biharko 06:00etara.

AP-8ko lanak direla eta, errepide zati hori itxita egongo da gaur 22:30etik biharko 06:00etara. AP-8ko Iurreta eta Gerediaga artean hirugarren erreia egiteko lanen eraginez, N-634 errepideko trafikoa BI-3333 errepidetik desbideratuko dute gaur gauean San Blas ostatuaren aurreko biribilgunea eta Eroskirako lotunearen artean. Aldunditik azaldu dutenez, errepidearen gainean oinezkoentzako pasabide bat ipiniko dute, eta horretarako beharrezkoa da gaur gauez trafikoa moztea. Mozketak irauten duen bitartean, desbideratzea ondo seinaleztatua egongo dela adierazi gura izan dute diputazioko iturriek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!