Traña-Matienako \'San Prudencio\' nagusien elkarteak aste kulturala antolatu du.
Traña-Matienako \'San Prudencio\' nagusien elkarteak aste kulturala antolatu du.
Gaur, eguaztena, hasiko dute XVII. aldia betetzen duen kultur ekimena. Arratsaldeko 17:00etan berbaldia eskainiko du Cristina Ayusok jubilatuen etxean, Durangaldeko antzinako ohituren inguruan.
Eguenean, urriak 21, Oñatiko Ikusi Makusi antzerki taldeak \'El jardín de la alegría\' lana antzeztuko du 18:00etan, Errota kultur etxean.
Barikuan txokolatada eta bingoa izango dituzte aukeran 16:00etatik aurrera, eta zapatuan meza eta bazkaria egingo dituzte. Bazkaria Goiuria erretegian izango da, eta bertan dantzaldirik ere ez da faltako. Ondoren, bazkide nagusienak omenduko dituzte.
Bestalde, egunotan, eskulanen erakusketa egongo da ikusgai Errota kultur etxean.