Gaztetxearen 12. urtemuga ospatuko dute asteburuan

Anboto 2010ko urr. 19a, 09:28

\'12 urtez okupazioaren fededun!\'. Horixe da aurtengo ekitaldiak aurkezteko erabili duten lema. Barikutik domekara arteko egitarauan askotariko ekintzak topatu daitezke.

\'12 urtez okupazioaren fededun!\'. Horixe da aurtengo ekitaldiak aurkezteko erabili duten lema. Barikutik domekara arteko egitarauan askotariko ekintzak topatu daitezke. Abadiñoko Gaztetxea okupatu zutenetik 12 urte pasatu dira dagoeneko. \"Zoriona ekarri zuen egun hura gogoratzeko eta urteurrena ospatzeko\" antolatu dituzte datorren astebururako ekitaldiak. Barikuan umeentzako ikuskizun bategaz hasiko dute jaia, Tina-zirkus konpainiaren eskutik. Gero Talde Batuak dantza taldearen kalejira, dantzak, pregoia eta txupinazoa etorriko dira. Iluntzean luntxa egingo dute, eta gaueko 22:30ean antzerkia eskainiko du Aldikadea taldeak. Zapatuan egun osoko plana izango dute Abadiñoko gazteek. Goizean bizikleta-martxan zeharkatuko dituzte herriko auzoak, eta gero herri-bazkarian batuko dira. Argazkia ere aterako dute bazkalostean, eta gero olinpiadei ekingo diete. Iluntzerako kale animazioa eta kontzertuak izango dituzte festagaz jarraitu gura dutenek: Kruders, Shock asalto eta Emon taldeek girotuko dute gaua. Domekan, arratsaldeko 18:00etan umorezko ikuskizuna ekarriko du \'When I was Manolo\' ikuskizunak. Txokolatea janez su-artifizialak ikusiko dituzte ondoren, asteburua ondo amaitzeko.

Rocka

Bestalde, urriaren 31n Rock´N´Roll Fest jaialdia eratu dute Gaztetxean, eta urtemugako egitarauan sartu dute. Cool Circus, Bitter Hooney eta Kilauea taldeek erakarriko dituzte rockzaleak Abadiñora. 22:00etan hasiko da kontzertua
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!