Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Berdinsarea udal sareak antolatu duen Beldur barik lehiaketan parte hartu gura dutenen eskura diru-laguntza ipini du udalak.
Berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako Berdinsarea udal sareak antolatu duen Beldur barik lehiaketan parte hartu gura dutenen eskura diru-laguntza ipini du udalak.
Emakumeen kontrako biolentzia salatzen duten proiektu artistikoak aurkeztu ditzatela 16 eta 26 urte arteko neska-mutikoek du lehiaketak helburu.
Izan bideo, pintura zein ikus-entzuneko formatuan, emakumeenganako indarkeriaren gaitzespena adierazten duten lanak dira lehiaketara aurkeztu beharrekoak. Abadiñarrek lehiaketan parte hartu dezaten bultzatzeko, eta lehiaketarako ideiak garatzeko behar dituzten materialak erosten laguntzeko, diru-laguntza eskaini du udalak (gehienez, 200 euro jasoko ditu diru-laguntza eskatzen duen talde bakoitzak): urriaren 29ra egin ahalko dira eskariak.
Azaroko Beldur barik jaialdian erakutsiko dituzte lehiaketara bidalitako lanak, eta mila euroko hiru sari banatuko dituzte.