Aralar alderdiak Eusko Legebiltzarrean egindako galderen erantzunak eman ditu Ingurumen sailak.
Iraileko lehenengo asteburuan, Mendiolako auzotik igarotzen den Atxarte errekan egondako isurketa kutsakorrari buruz Aralar alderdiak Eusko Legebiltzarrean egindako galderen erantzunak eman ditu Ingurumen sailak asteon.
Pilar Unzalu sailburuak sinatutako urriaren 13ko txostenean, isurketa \"Galvanotecnia Atxarte, S.L. enpresatik\" zetorrela azaltzen du. Isurketa kutsakorra gertatu zen asteburu horretan baina, \"enpresan lapurreta egin zietela\", eta lapurrek zabalik utzi zuten txorretik \"ura sodio zianuroa, sodio hidroxidoa eta zinka zituen balde batera\", eta hortik errekara barreiatu zela dio Jaurlaritzaren txostenak.
Aralarrek luzatutako galderari erantzunez, \"errekatik hartutako langinak aztertuta, putzu batzuetan zianuroa zegoela egiaztatu\" zutela dio Jaurlaritzako Ingurumen sailak. Enpresari, \"ahalbait arinen garbitzeko eskatu zitzaion, eta jabeek behar bezala jardun zuten\", azaltzen du Ingurumen sailak.
2004ko abenduaren 22an aipatutako enpresa oraingo jabeek hartu zutela, eta \"beraz, egungo jabeek iraganeko gorabeherekin ez\" dutela \"inolako harremanik\" nabarmentzen du Jaurlaritzaren idatizak. Ingurumen sailak espediente aztertzaile edo zigortzailerik zabalduko ote duen Aralarren galderari erantzunez, espediente zigortzailerik ez dela zabaldu, baina agindu bezala enpresak \"zianuroaren garbiketa zorrotza egin duela\" dio Jaurlaritzak.
Irailean Mendiola auzoko Atxarte errekako isurketa kutsakorrari buruzko galderak Gasteizko Legebiltzarrera eraman zituen Aralar alderdiari Ingurumen sailak emandako azalpena ez zaio nahikoa iruditu, eta \"galderak egiten jarraituko\" dutela aurreratu dute.