Babes ofizialeko 69 etxebizitza zozketatu dituzte

Anboto 2010ko urr. 7a, 16:41

Zelaietako probalekuan eta zozketa mahaiaren erdian Jose Luis Navarro alkatea zegoela burutu zuten zozketa. Gobernu taldeko zenbait zinegotzi ere hurreratu ziren etxebizitzen ekitaldia bertatik bertara ikustera.

Hiru txandatan zozketatuko dituzte Muntsaratzen eraikitzen dabiltzan babes ofizialeko etxebizitzak. Uda aurretik egin zuten lehenengo zozketa, eta atzo eguerdian egin zuten bigarren zotz egitea. Zelaietako probalekuan eta zozketa mahaiaren erdian Jose Luis Navarro alkatea zegoela burutu zuten zozketa. Gobernu taldeko zenbait zinegotzi ere hurreratu ziren etxebizitzen ekitaldia bertatik bertara ikustera. Ume jaioberriak besotan, seme-alaba gazteen ordezkaritzan joandako aiton-amonak zein jende gazte asko batu zen babespeko etxebizitza esleitzeko Etxebide Zerbitzu publikoak zuzenduriko Abadiñoko atzoko zozketara.

Berrehun izen zerrendan

Muntsaratz auzoan eraikiko dituzten 69 etxebizitza, zerrendan izena emandako ia berrehun eskatzaileen artean banatu zituzten atzo eguerdian. Hamabietan hasi eta ordu laurdenean egokituta zeuzkaten etxebizitza guztiak. Zozketatu dituzten etxebizitzak eraikitzen gutxi barru hasiko direla, eta eraikuntza lanek 18 eta 24 hilabete irautea aurreikusten dutela jakinarazi du Jose Luis Navarro alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!