Orain arteko hamar edizioetan Urkiolan ospatu duten eguna \"herritar guztiei, kaletarrei ere zabaltzeko asmoz\" antolatu zuten domekako Artzain Eguna Zelaietan.
Orain arteko hamar edizioetan Urkiolan ospatu duten eguna \"herritar guztiei, kaletarrei ere zabaltzeko asmoz\" antolatu zuten Artzain Eguna Zelaietan. Bizkaiko Idiazabal gaztarik onenaren lehiaketa egin zuten besteak beste, eta Itxaso Barrenetxea ekoizle durangarraren gazta aukeratu zuten. 450 euroko saria jaso zuen Barrenetxeak, eta Muskiz eta Zeanuriko ekoizle bik jaso zituzten bigarren eta hirugarren saria.
Orain arteko hamar edizioetan Urkiolan ospatu duten eguna \"herritar guztiei, kaletarrei ere zabaltzeko asmoz\" antolatu dute aurtengo Artzain Eguna herrigunean: artzainen bizimodua eta arazoez ere jabetu daitezen herritarrak. Durangaldeko ehundaka lagun batu ziren hitzordura.
Artzainen ekoizpenen salmenta postuen azokaz gainera, artzainen eguneroko zereginen erakustaldiak egingo egin zituzten Zelaietan, atzo; gazta zelan egiten den, ardiei ilea zelan mozten dieten edo artilea zelan lantzen duten erakutsiko zuten artzainek.
Bestalde, gazta dastaketa herrikoia eta herri-bazkaria ere gozatu ahal izan zuten Zelaietako Artzain Egunera gerturatutakoek. Dastaketa herrikoian bisitarien bozkatutakoaren arabera banatutako saria aldiz, Abadiñoko Txori Errota elkarteak jaso zuen.