Udaletxean egin dute prentsaurrekoa, domekarako gonbitea eginez.
Udaletxean egin duten prentsaurrekoan luzatu dute Jose Luis Navarro alkateak, eta artzainen Acol elkarteko Patxi Solana eta Sabin Aranburu ordezkariek, domekan Zelaietako Ferialekuan ospatuko dute Artzain Egunaz gozatzera joateko proposamena.
Orain arteko hamar edizioetan Urkiolan ospatu duten eguna, \"herritar guztiei, kaletarrei ere zabaltzeko asmoz\", antolatu dute aurtengo Artzain Eguna herrigunean: domekakoa lako egunetako jai eta ospakizunez gainera, Solanak adierazi duenez, artzainen bizimodua eta arazoez ere jabetu daitezen herritarrak.
Artzainen ekoizpenen salmenta postuen azokaz gainera, artzainen eguneroko zereginen erakustaldiak egingo dituzte domekan Zelaietan; gazta zelan egiten den, ardiei ilea zelan mozten dieten, edo artilea zelan lantzen duten erakutsiko dute ekoizleek. Gainera, gazta dastaketa herrikoia zein Bizkaiko gaztaren lehiaketa ofiziala, eta herri-bazkaria egingo dituzte irailaren 26ko Artzain Egunean.