Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehen arratsaldean atxilotu zuten 51 urteko gizonezkoa, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.
Astelehen arratsaldean atxilotu zuten 51 urteko gizonezkoa, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita.
Durangoko ertzain-etxeko agenteek atxilotu zuten Abadiñoko bizilaguna, bere baserrian marihuana zuela argudiatuta: 200 landare ei zituen, Ertzaintzaren arabera.
Antza denez, joan zen astean jakin zuen Ertzaintzak baserri erdi-abandonatu batean marihuana landareak zeudela, eta ikerketa martxan ipini zuten. Astelehenean harrapatu zuten ustezko delitugilea bere baserrian.
Herrizaingo sailaren ustez, seguruenik landareak salmentarako erabiliko ziren.
[img]http://www.anboto.org/images/8100/8161/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/8100/8161/2.jpg[/img]