Traña-Matienako eskolako jolaslekuan aterpe berria egiten

Anboto 2010ko ira. 17a, 09:36

Joan zen hilean, eskola hutsik zegoela, egin dute lanaren parterik handiena, eta, udalak adierazi duenez, denbora gutxi barru emango dituzte amaitutzat.

Traña-Matienako eskoletako patioan estalkia ipintzeko 154.374 euroko aurrekontua daukaten lanak burutzen dihardu udalak. Eguraldiak laguntzen ez duenetan, eskolako umeek aterpean aisialdi-gunea izan dezaten egiten dabiltza lanak, gobernu taldeak jakitera eman duenez. Herri eskolako jolaslekuaren alboetako batean ipini dute estalki berria; aisialdirako, euririk ez denerako orain arte ere eduki duten haizetarako gunea, eta euria egiten duen egunetan umeek jolasaldiak igarotzeko aterpea izan dezaten burutu dituzte lanak. Joan zen hilean, eskola hutsik zegoela, egin dute lanaren parterik handiena, eta, udalak adierazi duenez, denbora gutxi barru emango dituzte amaitutzat.

Abiadura murriztu guran

Auzotik igarotzen diren autoen \"abiadura murrizteko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko\" helburuagaz ipini dituzte, udal gobernuak ohar batean adierazi duenez, Zelaieta auzoko hainbat gunetan goruneak; Txanporta plazatik gertu ipini dituzte bi, eta Gaztanondi kalean eta udaletxearen alboan ere ipini dute bana. Asteotan jardun dute goruneok atontzen, eta \"kaleak hobetu eta oinezkoei laguntzeko udalak daraman politikaren\" barneko neurri legez aukeztu ditu udal gobernuak lanok: Zelaietatik igarotzen diren autoen abiadura moteldu eta oinezkoei lehentasuna emateko atondu dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!