Hasi dira Aitte Kurutzekoak

Anboto 2010ko ira. 14a, 12:39

Atzo hasi ziren Aitte Kurutzeko jaiak Abadiñoko Zelaieta auzoan. Donien atxa igoz eta berakatz zopa janez ekin zieten ekitaldiei.

Atzo hasi ziren Aitte Kurutzeko jaiak Abadiñoko Zelaieta auzoan. Donien atxa igoz eta berakatz zopa janez ekin zieten ekitaldiei. Atzo hasi eta datorren asteburura arte luzatuko dira jaiak. Pijama eta kamisoi eguna zein Disfraz eguna izango dira, besteak beste. Jai batzordekoek azaldu dutenez, eguraldi onagaz ferialekuan izango dira ekitaldiak, bestela, probalekura eroango dituzte. jai batzordeak udalaren, komertzioen eta tabernen laguntza izan du jaiak prestatzeko. Hona hemen datorren egunetarako egitaraua: [imgd]http://www.anboto.org/images/8100/8120/1.jpg[/imgd]IRAILAK 14, Martitzena 11:30 Meza santua Ondoren pintxoak egongo dira IRAILAK 17, Barikua (pijama eta kamisoi eguna) 20:00 Parrillada 22:30 Erromeria LOTXO taldearekin 00:00 Umeen patata dantza 01:00 Nagusien patata dantza Ondoren herrian falta diren lagunen omenezko argazkia eta txokolatea bizkotxoekin 04:00 Kantzontzilo eta kulero lasterketa IRAILAK 18, Zapatua (disfraz eguna, gaia: Munduko kulturak) 17:00-20:00 Umeentzako puzgarriak 19:30 Poteo alaia 21:00 Bertso afaria Ondoren Erromeria alaia IRAILAK 19, Domeka 18:00 Txirikilla 20:00 Tortilla txapelketarako tortillak aurkezteko ordua
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!