19 urteko abadiñar bat zauritu zen auto istripuz Montekalbon

Anboto 2010ko ira. 14a, 10:12

Atzo eguerdiko 12:05ean jazo zen istripua Zornotzan, BI-3332 errepidean, Montekalborako bidean. Horma baten kontra egin zuen talka; bera bakarrik zihoan kotxean.

Atzo eguerdiko 12:05ean jazo zen istripua Zornotzan, BI-3332 errepidean, Montekalborako bidean. Horma baten kontra egin zuen talka; bera bakarrik zihoan kotxean. Oraindik ez dago argi zergatik gertatu zen istripua. Abadiñoko gaztea Audi A3 batean zihoan, eta kolpearen ondorioz konorterik barik geratu zen. SOS Deiakek istripuaren berri izatean, Ertzaintza eta Osakidetzako zerbitzuak bertaratu ziren. Galdakaoko ospitalera eroan zuten zauritua, Zaintza Berezien Unitate mugikorrean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!